Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2017

WEB 2.0, zer da?

Irudia
Web 2.0 zerbitzu desberdinak biltzen dituen plataforma bat da. Hau, webgunez, wikiz, bloggez... osatuta dago. Bertan, erabiltzaileak protagonistak, aktiboak, parte-hartzaileak (prosumitzaileak) dira. Webaren erabilera azkarragoa, errazagoa eta pertsonalagoa da, bilaketa automatikoa da, komunikazioa sustatzen du eta ezagutza sortu eta partekatzen du. Web 2.0k duen abantailetako bat da kolaboratiboa dela, hau da, elkarlanean eta era kooperatiboan jardun gaitezkeela. Gaur egun edozein ikaslek ekoiztu ditzake edukiak, tresnak modu erraz batean erabil daitezke ezagutza tekniko gabe. Bertan, software-aren erabilera librea da (sarean dago eta beraz dohainik da), ikaskuntza komunikateatak sor daitezke eta berdinen arteko kooperazioa sustatzen du.

KONPETENTZIA DIGITALA: HITZEZKO ETA HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO KONPETENTZIA (NEREA LIZARAZU)

KONPETENTZIA DIGITALA: HITZEZKO ETA HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO KONPETENTZIA Definizioa: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan. Ezaugarriak Komunikazioa funtsezkoa da giza garapenaren alderdi indibidual eta sozialean.  sentimenduak erregulatzen laguntzen du komunikazioak,Komunikazio eraginkorrak egiten jakinez gero, pertsonak gai izan daitezke autonomiaz ikasteko, gainerako pertsonen artean lekua hartzeko, elkarbizitza erregulatzeko eta beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzeko. Komunikazioak, beraz, gainerako pertsonekiko eta ingurunearekiko harreman eraikitzaileak izatea sustatzen du.

MATEMATIKARAKO KONPETENTZIA - Itsaso

Matematika, gure pentsamendua sendotzeko eta ideiak koherentziaz eta argitasunez adierazteko zaigu lagungarri. IKT-en erabilera eraginkorra izateko, lankidetza sareak sortu behar dira, informazioa bilatu, hautatu, bildu eta prozesatzeko trebetasunak erakutsi behar dira, informazio iturri berriak hautatu etab.

HITZEZKO ETA HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO KONPETENTZIA // Itsaso

Konpetentzia digitala egoki garatzeko zenbait elementu landu behar dira:  - Informazioa  irazten eta kudeatzen jakin behar da, bai eta baliozkotasuna eta sinesgarritasuna egiaztatu.  - Komunikazio  digitaleko moduak eta modalitateak aukeratzen eta teknologia hainbat zerbitzurekin elkareragiteko erabiltzen dela jakin behar da. - Eduki digitalak sortze ko eta tresna digitalak erabiltzeko gai izan behar gara. - Segurtasuna.  Sareko arriskuak eta mehatxuak ulertu behar dira. Gainera, datuak ganoraz gordetzea komenigarria da, gure pribatutasuna zaintzeko. - Arazo teknikoak hautematea eta horiek konpontze ko gai izatea.

KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOAK

KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOAK Ikasgai hauek,  komunikatzen laguntzen dute beste pertsonekin harremanetan jarri behar direlako. Gainera, beste kulturak ezagutzen dira eta errespetua lantzen da estereotipoak, arrazakeriak.. alde batera utziz. Informazioa lortzea oso garrantzitsua da bilatu eta prozesatzeko, horrela bakoitza bere testuak idazteko gai izango da.

KONPETENTZIA DIGITALA: KONPETENTZIA MOTORRA

Gorputz Hezkuntzak komunikazio-harreman ugari lantzen ditu eta hori oso egokia da garatzeko komunikazio-trebetasunak. Ikasgai honek, informatikako eta ikus-entzunezko teknologia berriak baliatzeko aukera ematen du. Gainera ikuspegi kritiko batetik aztertzeko aukera ematen du.

KONPETENTZIA DIGITALA ZIENTZIARAKO KONPETENTZIAN

Gaur egun informazio asko daukagu eskura eta beraz informazio hori aukeratu, antolatu, aztertu eta interpretatu behar da. Taldeetan lan egiteko aukera ematen digu eta gainera lankidetza-sareak sortzeko aukera ematen du. Elkarlanean aritzeko eta ikertzeko egitura birtualak proposatu behar dira eta gainera, ingurune digitalek sorkuntza, asmakuntza eta irudimena errazten dituzte.

TEKNOLOGIARAKO KONPETENTZIA

TEKNOLOGIARAKO KONPETENTZIA Gaur egun, teknologian, oinarrizko kodeak erabili behar dira eta baita ere arazo teknologikoak ebazteko irtenbideak adierazten jakin behar da. Bestalde, baliabide eraginkorrak behar dira ikaskuntzak sendotzeko. Gainera, hauek modu sortzailean erabiltzean, nabarmen indartzen da teknologia.

KONPETENTZIA DIGITALA: ARTERAKO KONPETENTZIA

Arterako konpetentziaren arloak eta ikasgaiak landu behar dira alfabetatzena konpetenteak izateko, hainbat egile eta autoreen hitzetan. Gaur egun, arte-ekoizpenak gero eta gehiago baliatzen ditu euskarri teknologikoak, eta arterako konpetenzia ezinbestekoa da alor horretan.

KONPETENTZIA DIGITALA HIZKUNTZARAKO ETA LITERATURAKO KONPETENTZIAN

Idazketa prozesua eraginkortasun handiagoz egin daiteke, gainera konpetentzia digitalarekin komunikatzeko era berriak agertu dira eta testu-genero berriak baita ere. Gainera, idazketa lanak partekatzeko eta jakintza lankidetzan eraikitzeko aukera ematen digu.

Praktika bat gelan IKTekin: Itsaso Izaguirre

AURREZAGUTZAK KLASERA ERAMAN Ikasle bakoitzak ezagutzen duen aplikazio baten bitartez (ofimatikako programen bitartez edota beste aplikazioen bidez), handitan zer izan nahi duen adierazi beharko du, erantzuna justifikatuz. Horretarako, irudiak, bideoak erabil ditzakete. Modu honetan, ikasleak gehiago ezagutuko dira beraien artean eta beraien ezagutzak besteei erakutsiko dizkiete. Honek, batzuek besteengandik ikasteko balio du,  bai eta IKTak modu desberdin batean lantzeko.

IKTak lantzeko jarduera

Ikasleak taldeka jarriko dira (5 pertsonakoak) eta talde bakoitzak klasean emandako gai bat aukeratuko du. Gai horrekin galderak eta erantzunak aterako dituzte. Hori egin eta gero, aurkezpenak egiteko progrma batean Trivial moduan jarriko dituzte. Azkenik, beste taldeekin Trivialak elkartrukatuko dira besteen galderak erantzuteko. 

IKT LANTZEKO JARDUERA

 ARBELA DIGITALA         Hemen uzten dizuet gaurko ariketa. Ikasleak, beraien bizitzan teknologian hobetzeko arbela digitalean, power point moduko bat erabiltzea era egoki bat da. Arbela honetan, ikasleak beraien bizitzan egiten dituzten jarduerak azalduko dituzte era dinamiko batean. Presentazio moduko bat egin dezakete aukera ezberdinak erabiliz eta horren barruan koloreak, animazioak, letra motak.. sartu beharko dituzte, horrela, teknologian gehiago praktikatuko dute.
POWER POINTa LANDUZ            Beste gelakide baten deskribapen psikologikoa adierazi power point batean, hau da, ikasle baten izaera adierazi eta horretarako power point presentazio bat sortu. Ondoren gainontzeko ikasleek nortzaz ari den asmatu beharko dute. Era honetan, umeak gai izango dira power point bat egiteko, beraien sormena lantzeko eta koperatibitatea praktikatzeko.

IKTak lantzeko jarduera- LEIRE

Haur bakoitzak bere burua aurkezteko helburuarekin, bideo kamara bat erabiliz, berari buruzko datuak kontatuko ditu, gustatzen zaizkion gauzak... Gainera, gustokoen dituen lekuak grabatu ditzake kamara erabiliz, ondoren bere klasekideei erakusteko eta nahi izanez gero (eta familiaren baimenarekin) bere familiaren aurkezpen txiki bat egin dezake. Ondoren bideo hori klasean jarriko da eta denon artean ikusiko dituzte.

Irakaslearen prestakuntza

Irakasle batek behar hurrengo prestakuntza teknologikoa behar du: Hardware : ordenagailua, proiektorea, inprimagailua, argazki kamara, bideo kamara, arbel digitala.. Software : Informazio kudeaketa Komunikazioa Edukiak sortzea Segurtasuna Arazoen ebazpena -Fidagarritasuna informazioa aurkitzeko orduan - Egokitzapena - Informazioa biltegiratzea -Gaur egungo arazoei buruz informatua egotea - Beste erakundeekin elkarlana - Gurasoen komunikazio tresnak (oharrak, bilerak..)(Indika programa) - Sareak - Administrazio lanak - Edukiak sortu - Baliabide biltegiak -Partekatu -Ofimatikako programen kontrola -Ingurumenaren babesa - Osasunaren babesa (pantallatik oso gertu begiak gaizki..) - Gailuen babesa - Datu pertsonalen babesa -Hiritartasun digitala - Beharren identifikazioa eta erantzun teknikoak - Ahulguneen identifikazioa - Birus bat sartzean, zer egin jakitea (dena borratu daiteke, inf lapurtu, mehatxuak sortu) -Ohiko arazoak konpontzen jakitea, arazo tek...

AMIA/DAFO- ITSASO

https://create.piktochart.com/output/24780860-new-piktochart AMIA/DAFO BARNE FAKTOREAK INDARGUNEAK AHULEZIAK Datuak babestea Informazio iturri fidagarriak bilatzea Informazioa gorde eta berreskuratzea Teknologia sormenez erabiltzea Beste batzuekin harremanetan jartzea eta lan egiteko tresna digitalak erabiltzea Sormenezko adierazpideak eta multimedia outputak sortzea eta programatzea Edukiak sortzea Programatzea Arazo teknikoak konpontzea Egile eskubideak eta lizentziak KANPO FAKTOREAK MEHATXUAK AUKERAK Ez naiz kapaza izango zer litzentziarekin partekatu behar dudan jakitea Arazo judizialak eduki ditzaket Haurrei teknologia sormenez erabiltzen erakustea

AMIA/DAFO NEREA LIZARAZU

https://www.genial.ly/Editor/Index/59ca041fc3bcd815a094b535#! AMIA/DAFO BARNE FAKTOREAK INDARGUNEAK AHULEZIAK -  Informazioa bilatzea. - Hainbat programa ezagutzen ditut. - Taldean lan egitea ordenagailuaren bitartez. - Dauden arriskuetaz konsziente naiz. - Datu pertsonalak babesten ditut. - Ez naiz oso trebea. - Aplikazio berriak ulertzea kostatzen zait. - Pazientzia falta daukat. - Programazioa - Egile eskubideak eta lizentziak KANPO FAKTOREAK MEHATXUAK AUKERAK - Irakaskuntzak arazoak izan ditzazket. - Arazo judizialak izan ditzaket. - Umeei aplikazio berriak. -Informatikari buruz gehiago jakin. - Programa gehiago ezagutuko ditut. -Informazioa kudeatzen ikasi.

AMIA / DAFO ETA PLEA AIORA LOZANO

https://www.mindmeister.com/es/960480989?t=LxxfKxROKI AMIA / DAFO BARNE FAKTOREAK INDARGUNEAK - Informazioa bilatzen dakit - Nortasun digitala kudeatzen dakit - Datu pertsonalak babesten ditut - Osasunaren babesa mantentzen dut AHULEZIAK - On line hiritargoan parte hartzea - Programatzea - Egile eskubideak eta lizentziak KANPO FAKTOREAK MEHATXUAK - Programak gaizki deskargatzea eta virusak sartzea - Argazkiak edo musika erabiltzean gopyright-aren ondorioz arazo judizialak izan ditzaket. AUKERAK - Lanean jakinduria handiagoa izango dut - Material gehiago eta programa gehiago erabiltzen jakingo dut - Informazioa kudeatzen jakitngo dut

Nire PLEA + TAULA (Sara)

BARNE FAKTOREAK FORTALEZAS / INDARGUNEAK -               Informazioa eta edukiak partekatzeko -           Berriztatu eta teknologia sormenez erabiltzea -           Informazioa gorde eta berreskuratzea DEBILIDADES / AHULEZIAK -           Egile eskubideak eta lizentziak -           Segurtasuna: anti virusak… -           Datu pertsonalen babesa -           Osasunaren babesa KANPO FAKTOREAK AMENAZAS / MEHATXUAK -           Copyright-a duten materialak erabiltzea eta arazoak izatea. Edo, zerbait sortzea copyright ez jartzea eta hori norbait “lapurtzea”. ...

LEIRE IRIBARREN, PLEa+TAULA

Irudia
AMIA/ DAFO BARNE FAKTOREAK INDARGUNEAK AHULEZIAK -           Edukiak programa ezberdinekin sortzea -           Informazio bilatzea -           Informazioa ebaluatzea -           Inormazioa antolatzea -           Pertsonekin komunikatzea -           Argazkiak bilatu eta moldatzea -           Nik sortutako edukiak elkarbanatzea -           Egile eskubideak eta lizentziak -           Programatzea -           Gailuen babesa (antivirus…) ...