GIZARTE ZIENTZIAK

Gizarte Zientzien arloan, IKTen erabilera bultzatzeko, 2 ariketa proposatzen ditugu: 


  1. Ikasleak bosteko lau taldeetan banatuko dira. Talde bakoitzak, bere hirian edo herrian dauden gauza garrantzitsuenak aukeratuko dituzte, bai pertsonaia famatuak bai monumentuak eta horiei buruzko aurkezpen bat egin beharko dute, prezzi, drive edo nahi dutena erabiliz. Ondoren, gainontzeko ikasleek ulertu duten ikusteko eta haien atentzioa edukitzeko, Kahoot bat egin beharko dute aurkezpenari buruzko informazioarekin. Gainera, beste taldeen Kahooteko galderak erantzun beharko dituzte. Kahoot hauetan puntu gehien irabazten duen taldeak sari bat izango du.


  1. Bakoitzak map my track aplikazioa erabiliz, bere hiri edo herrian zehar ibilbide bat egin beharko du. Aplikazio honek, egindako ibilbidea gordeko du. Gainera, bidean zehar haientzat interesgarriak diren gauzei argazkiak aterako dizkiete kamara edo mugikorra erabiliz. Behin hori lortu dutela, klasekideen aurrean power point bat eginez aurkezpen bat egingo dute egindako ibilbidea eta ateratako argazkiak azalduz.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Irakaslearen prestakuntza

WEB 2.0, zer da?