Web 2.0 zerbitzu desberdinak biltzen dituen plataforma bat da. Hau, webgunez, wikiz, bloggez... osatuta dago. Bertan, erabiltzaileak protagonistak, aktiboak, parte-hartzaileak (prosumitzaileak) dira. Webaren erabilera azkarragoa, errazagoa eta pertsonalagoa da, bilaketa automatikoa da, komunikazioa sustatzen du eta ezagutza sortu eta partekatzen du. Web 2.0k duen abantailetako bat da kolaboratiboa dela, hau da, elkarlanean eta era kooperatiboan jardun gaitezkeela. Gaur egun edozein ikaslek ekoiztu ditzake edukiak, tresnak modu erraz batean erabil daitezke ezagutza tekniko gabe. Bertan, software-aren erabilera librea da (sarean dago eta beraz dohainik da), ikaskuntza komunikateatak sor daitezke eta berdinen arteko kooperazioa sustatzen du.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina