AURKEZPENA- TPACK
TPACK
P: pedagogia
C: contenido=edukiak
T: teknologia
TPACK:
Teknologia, pedagogia eta edukiak biltzen dituen programa.
Hau da, teknologia erabiliz, edukiak sortu eta haurren ezagutzetara moldatzea.
TIC programaren hobekuntza moduan egin zen, PCKn oinarrituta (Pedagogia eta Edukien ezagutza) baina programa honek, Teknologia gehitu dio.
PK ( EZAGUTZA PEDAGOGIKOA):
Irakasleak pedagoriari eta prozesuen eta praktiken hezkuntzari buruz daukan jakintza orokorra da. Gainera, ikasleak motibatzeko estrategiak izan ditzazke, hauek gurasoekin eta klasekideekin komunikatzeko orduan. Zeinbat jarduera pedagogiko orokortu daitezke, horrela, hainbat gaietan aplika daitezke.
TK (EZAGUTZA TEKNOLOGIKOA):
Irakasleak teknologiari buruz daukan jakindurian datza. Teknologia hauek ea beraien aktibitateetan zer eragina duten jakitea, tradizionaletik hau da, bideoetatik web 2.0 eta arbela digitala arte.
CK (EDUKIEN EZAGUTZA):
Alor espezifiko batean irakasle batek dituen errepresentazio posibleak. Irakasleak irakatsiko dituzten gaiak jakin behar dituzte, bai praktika bai teoria. Edukiaren tipologia dela eta, edukiaren jakintzaren funtzioa ezberdina dela jakin behar dute irakasleek.
TCK (TEKNOLOGIA + EDUKIAK):
Edukiak teknologia erabiliz, errepresentatzen jakin, hau da, testuinguru pedagogiko batetik kanpo.
PCK (PEDAGOGIA + EDUKIAK):
Ezagutza pedagogikoa eta edukien ezagutza batzen ditu. Irakasleak gai desberdinei buruzko ezagutza eduki behar du eta gainera dakien hori ikasleen gaitasun eta ezaugarrietara egokitu behar du.
TPK (TEKNOLOGIA + PEDAGOGIA):
Ezagutza teknologikoa eta ezagutza pedagogikoa elkartzen ditu. Irakasleak teknologia hezkuntzan nola erabili daitekeen jakin behar du. Honek irakasleen erakusteko modua aldatu dezake. Edozein eduki erakusteko teknologia erabili baitaiteke.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina